XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARA

Larrungo oihartzunak

Ikastegietan

Mende ondar huntan hona Sarako eskoletan, ibilki diren haurren kopurua, ganden buruiletik goiti.

Gaineko eskolan, 2 urtetik 11 urtekoak, 115 ikasle badire, nekatto eta mutil berdintsu. 90 badire euskarari jarraikitzen direnak gogotik: % 78.

Beherekoan, 3 eta 11 urtekoak dire 75. Hor ere muttil nexkak berdintsu. 53 euskarari bermatzen dire: % 70.

Ikastolan aldiz, muttikoak nagusi. 2 eta 6 urte artekoak dire: 15. Euskara beren andereño erneari esker dute menperatzen polliki.

Helduden ortzirale 17an, 3 orenetan, bihotz onez gonbidatzen dituzte herritarrak beren gela goxoan, ikusgarri alai baterat.

Herriko oihanetan ohi den bezala aurten ere, sugai egurren lotak izanen dire: 400 libera 6 pilota edo eztera nunbait han.

Behardunak otoiztuak dire agertzea lehen bai lehen herriko etxerat.

Beti bezala, 19an igande goizean eginen da loten argitaratzea edo tiratzea.

Laguntzaileak.

Janari eskeak izan du arrakasta haundia.

Ondotik laster, Telethon-i buruz, galdeari erantzun da, millun xahar inguru emanez.

Esker beroenak, herritar bihotz zabaleri.

XARETA bizi da.

Mendeko azken urtea, bururatzerat doalarik, heldu dire gogorat, gertakari garrantzitsuenak iraganak gure ingurumenean.

XARETA gure eskualde maiteak bere muga harri, ohargarriekin du bere nortasuna finkatzen.

Ainhoa, Arrantzako amaren ingurubegi xoragarria Urdazubi bere ur eta zubi aipatuak, Axularen sor leku maitea: Zugarramundi sorginen aberri fama beldurgarriarekin eta Sara eremu zabaleko herria, arrotzez osoki maitatua, udan ibiltoki hautatua.

Axuria-ko lezeak, ongi etorri egin du aurten 104.000 begi luzeeri.

Larrungo mendirat doan trein ttikiak garraiatu ditu 360.000 lagun oinezkoak bertzalde.

Hego alderat so eginez han usotegietako lepoak larrazkenean dire ihiztarien ametsen iturri.

Nola egon aipatu gabe Gaztain Zelaiko ezkutua dagon ibartxo baketsuan aurten zabaldu den ETXOLA.

Han ikusi dire ezberdintasuneko abere mota arraroak: arrotzek egin diote begitarte goxo baikorra.

Oihan zabalean egoki da segur horrelako gune gustagarri bat.

Bai, XARETAk bere bazter ohargarriekin izanen du oraino maitale amorratu asko.